Mobilizazioa
"Kapitalaren Europaren Aurka" lemapeko manifestazioa, Donostian
Erredakzioa
Milaka lagun egon dira martxan. Antolatzaileen bozeramaile batek adierazi duenez, "pertsonen eta langileen aldeko Europa nahi dugu".
Milaka lagun izan dira Donostian "Kapitalaren Europaren Kontrako" lemapean egin den manifestazioan. Europako agintarien Goi-bilera hasi den ordu berean hasi da martxa.
Manifestazioa Donostiako Boulevardetik abiatu da eta Ertzaintza, Polizia Lokala eta helikoptero bat izan dira bertan.
Besteak beste, Aralar, EA edo Alternatiba alderdiek eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuen eta erakunde independiente eta kapitalisten kontrako erakundeen babesa izango du protesta.
Manifestazioaren hasieran Igor Usabiaga martxaren antolatzaileetako batek adierazi duenez, "pertsonen eta langileen aldeko Europa nahi dugu eta EBk lehiakortasunaren ontasuna saltzera etorri dira ministroak".