Itxi

Polemika nuklearra

Ahmadineyaden iragarpenak etsipena sortu du Munichen

Erredakzioa

Iran uranioa aberasten hasi izana deitoratu du Municheko Segurtasun Biltzarreko antolatzaileak. Iranek uranioa % 20an aberasteko eskubidea du.

Mahmud Ahmadineyad Irango presidenteak uranioa aberasten hasiko direla esanez egin duen iragarpenak etsipena sortu du Munichen.

Iragarpen hori "mehatxu bezala" ikusten duela adierazi du Wolfgang Ischinger Municheko Segurtasun Biltzarreko antolatzaileak. Programa nuklear polemikoarengandik Nazioarteko komunitatearen eta Iranen arteko negoziaketan atzera pausoa dela adierazi du ere.

Diplomatiko alemaniarrarentzat "gaitzesgarria" da Manucher Mottaki Kanpoko Arazoetako ministroa Municheko bileratik alde egin ostean Irango presidenteak iragarpena egitea.

Ramin Mehmanparast Irango Kanpoko Arazoetako Ministerioaren bozeramalearen arabera, uranioa % 20an aberasteak ez du erregai nuklearra trukatzeko aukera bertan behera uzten.

"Larriunerik sortzen ez duten bi gai dira. Aurretik iragarri genuen hiru aukera daudela: erregai nuklearra erostea, guren lurraldean uranioa trukatzea edo guk geuk hemen sortzea", azaldu du.

Mehmanparastek iranek "% 20an uranioa aberasteko eskubidea" duela gogoratu du.