INEren datuak
Hondoa jo zuten enpresen eta familien kopurua % 79 hazi zen 2009an
Erredakzioa
EAEn 78 enpresak eta 6 pertsona fisikok jarri zuten abian konkurtso legea. Nafarroan, berriz, ez zen familiarik hain egoera txarrera iritsi, eta 9 enpresak soilik egin zuten porrot.
Hondo jo zuten enpresen eta familien kopurua 5.922ra iritsi zen 2009an Espainiako Estatuan, aurreko urtean baino % 79,6 gehiago, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.
Borondatez egindako konkurtsoak 5.614 izan ziren, aurreko urtean baino % 81,7 gehiago, eta 308 beharrezkoak, % 48,1 gehiago.
Hartzekodunen konkurtsoan sartu ziren enpresak boskoiztu egin ziren iaz (% 466,4 gehiago); orotara, 4.984 kiebra prozedura zenbatu zituzten.
Bestalde, hartzekodunen konkurtsoan (ordainketak eta zorrak kitatzeko gai ez zirenak, alegia) sartu ziren familia kopurua 938ra iritsi zen 2009an, aurreko urtean baino % 132,2 gehiago.
2009an konkurtso legera jo zuten enpresen % 74,9 eraikuntza, industria eta higiezinak edo merkataritza zituzten jarduera nagusi.
EAEko eta Nafarroako datuak
Euskal Autonomia Erkidegoan 78 enpresak eta 6 pertsona fisikok jo zuten konkurtso legera 2009an.
Nafarroan, berriz, ez zen familiarik egon hain egoera txarrean, eta 9 enpresak soilik jo zuten hartzekodunen konkurtsora.