Itxi

Guggenheim berria

Urdaibaiko proiektuaz negoziatzea eskatu dio Bilbaok lehendakariari

Erredakzioa

Bizkaiko ahaldun nagusiak gutuna igorri dio Patxi Lopezi, museo berriaz "negoziazio lasaia eta zorrotza" egitea eskaintzeko.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak (EAJ) gutun bat igorri dio Patxi Lopez lehendakariari, Urdaibaiko Guggenheimen proiektuaren inguruan akordioa lortzeko helburuz negoziatzen hastea eskatzeko.

ETB-2ko "Egun On Euskadi" saioan egindako elkarrizketa batean, ahaldun nagusiak adierazi du eztabaidak amaitu egin behar direla. Hortaz, museoaren patroiek (Jaurlaritza, Aldundia eta Guggenheim Fundazioa) parte hartuko luketen negoziazio mahai bat sortzea eskatu dio lehendakariari.

Bilbaok gogorarazi du Urdaibaiko proiektua ez dela "Aldundiarena" ezta "Eusko Jaurlaritzarena" ere, "Bilboko Guggenheimena" baizik, "berezko organoak" baititu eta "berezko nortasun juridikoa" baitu.

Horren ildotik, ahaldun nagusiak iragarri du joan den astean gutun "luzea" bidali ziona Patxi Lopez lehendakariari, eta horretan "behar beste denboraz eta nahi duen unean" negoziatzeko eskatu ziola.

Idatzian, Bilbaok ziurtatu du Aldundiak ez duela "polemika" egin nahi gai honetan, eta beraz, "elkarrizketa lasaia eta zorrotza" egitea eskaini dio.

Albisteak (3)