Gertakaria Mutiolabeitin
Haurtzaindegi bateko 27 ume ospitalera eraman dituzte, toxikatuta
Erredakzioa
Horrez gain, haurtzaindegiko hiru langile ere eraman behar izan dituzte ospitalera. Oraindik ez dute argitu ezbeharra nola gertatu den.
Ezbeharra izan da Mutiolabeitiko haurtzaindegi batean. 27 ume eta hiru langile ospitalera eraman behar izan dituzte, karbono monoxidoa arnastuta. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, arin zauritu dira.
Gertakaria 12:20 inguruan jazo da Kuluxka haurtzaindegian eta zaurituak Bideko Amaren Ospitalera eraman dituzte.
Haurtzaindegian zer gertatu den ikertzen ari da Nafarroako Gobernua. Karbono monoxido isuria nondik etorri den aztertzen ari dira suhiltzaileak.