Lan-erregulazioa
GMk Figueruelaseko 900 langile kaleratzeko planari eutsiko dio
Erredakzioa
Gainera, Enpresa Batzordeak iragarri du 600 langileri eragiten dien lan-erregulaziorako espedientea luzatu nahi duela, irailera arte gutxienez.
General Motorsek berretsi egin dio Enpresa Batzordeari Figueruelaseko fabrikako 900 langile kaleratzeko planari eutsiko diola eta iragarri du egun indarrean duten lan-erregulaziorako espedientea, 600 langileri eragiten diena, azarora arte luzatzeko asmoa dutela, gaueko txanda kendu dutelako.
Hala adierazi du behintzat Jose Juan Arceiz Enpresa Batzordearen presidenteak kazetarien aurrean. Enpresa Batzordeak zuzendaritzarekin egin duen lehenengo bileraren ostean egin ditu adierazpenak, Espainiako Estatuan 7.600 pertsonak lan egiten duten konpainiako ordezkariekin hitz egin eta gero.
Autoak egiten dituen fabrika atarian, Arceizek esan du Enpresa Batzordeak beste bilera bat egingo duela datorren asteazkenean langile horien kaleratzeak negoziatuko ote dituen erabakitzeko.
GMren zuzendaritzak adierazi du 900 kaleratzeak modu tradizionalean egin ditzaketela, berehala eta kalte-ordainekin, edo negoziatuta.
Kaleratzeak traumatikoak izan ez daitezen, lan-hitzarmenean aldaketak egin beharko direla adierazi dio zuzendaritzak batzordeari, Arceizen esanetan.