Orain bi aste
Aresek eta Urizarrek (EA) bilera egin zuten, Batasunaz hitz egiteko
Erredakzioa
Bilera hura Eusko Alkartasunari "presioa" egiteko helburua zeukala uste du Urizarrek.
Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua eta Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusia orain bi aste bildu egin ziren alderdiaren eta ezker abertzalearen arteko erlazioari eta Batasunaren barruan ematen ari diren mugimenduei buruz hitz egiteko.
Urizarrek Euskadi Irratian azaldu duenez, Aresek berak deitu zuen bilera. Bertan, ezker abertzaleari Jaurlaritzaren terrorismoaren aurkako politikatik kanpo "ateak irekitzea", Batasunak hartu behar duen "erabakia" atzeratu egingo lukeela esan zion "modu subliminalean".
Bilera hura Eusko Alkartasunari "presioa" egiteko helburua zeukala uste du Urizarrek.
Hala ere, hitzaldian ezker abertzalean "mugimenduak" somatzen dituela onartu zion Aresek Urizarri. Herrizaingo sailburuaren ustez, Batasunak "oraindik ez dauka ETA mugitzeko gaitasunik".