Goi-bilera, Donostian
"Ikerkuntza eredu eramangarriagoa" ezarri nahi du EBk
Erredakzioa
Estatu kideek Ikerkuntzarako Eurogunea sortzen jarraitu nahi dute; horretarako, bakoitzak Barne Produktu Gordinaren % 3 inbertituko du. 'Auto elektrikoa' izango dute helburu 'nagusi', ez bakarra.
Europan Ikerketari buruzko Espazio Bateratua sortzeko estatu kideen konpromisoa neurtzen duen adierazleak sortzeko ministroek lortu duten "adostasuna" azaldu du Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroak, Donostian, bihar arte egiten ari diren Lehiakortasunaren europar Goi-bileraren baitan.
Europako ikerkuntza ministroen ustez,&' || 'nbsp; "egungo krisi ekonomikoari irtenbidea emateko zati bat izango da" zientzia; ildo horretan, ikerketan, garapenean eta berrikuntzan (I + G + B) inbertsioa sustatzearen alde egin dute, eta hiritarrei egiten arlo honetan egiten denaren berri eman behar dela uste dute ere.
Benoit Cerexhe eta Istvan Hendriksdottir Belgika eta Hungariako ministroekin eta Jose Manuel Silva Europako Ikerkuntza Komisioaren zuzendari nagusiarekin batera agertu da Garmendia, Goi-bileraren lehen saioaren ondorioak aurkezteko. Bertan, ministroek ahobatez onartu dute "Donostiako Adierazpena".
Eztabaidatu duten dokumentua Ministroen Kontseiluan onar dezakete etorkizunean eta Europar Batasunaren mezu bat da, bertan "berreskuratze ekonomikoarekin ikerketak eta garapenak duten konpromisoa aldarrikatzen dute", eta "krisiak gehien kalte egin dien enpresa ertain eta txikiei lagun diezaieke horrek", Garmendiak azaldu duenez.
Ihardunaldiko ondorioen inguruan, politiken integrazioan aurrera egitea adostu dutela adierazi du ministroak; agente berriak erakartzeko ministerioen konferentziak egitea, eta "tresna berririk abian jarri baino lehen, ditugunak integratu".
Era berean, ikertzaileei alde batetik bestera joateko bidea erraztea onartu da Donostiako adierazpenean, eta pobreziaren kontra lan egiteko Haitiko ikertzaileak eta ikasleak Europara ekartzeko aukera ere aztertu da.
''Auto elektrikoa''ri dagokionez, Zientziak Batasuneko erronka "handi" guztietan parte hartu behar duela argi uzten duen "adibide konkretu" bat dela esan du Garmendiak. "Datozen hilabeteetan" egitasmo horretan aurrera egiteko konpromisoa agertu dute ministroek, Garmendiaren hitzetan.