Karguak egotzi dizkiote
Nahi gabeko hilketa leporatu diote Michael Jacksonen medikuari
Erredakzioa
Gehienez lau urteko espetxe-zigorrari aurre egin beharko dio Conrad Murrayk. Hala ere, berehala lor dezake fidantzapeko askatasuna, 25.000 dolar (18.200 euro) ordaindu ondoren.
Sei hilabete baino gehiagoko polizia-ikerketen ostean, nahi gabeko hilketa leporatu diote Conrad Murray medikuari. Michael Jacksonen heriotza dela-eta, Los Angeleseko Fiskaltzak nahi gabeko hilketa egoitzi dio Poparen Erregearen mediku pertsonala izan zenari.
Fiskaltzak Auzitegien aurrean aurkeztutako dokumentazioan jasotzen denez, medikuak ''''jakinaren gainean egon gabe hil zuen Michael Joseph Jackson''''. ''''Legez kanpo'''' eta ''''beharbesteko ardura eta arretarik gabe'''' aritzea leporatu diote Murrayri. Hala ere, fiskalak adierazi du medikua ''''matzulkeriarik gabe'''' jardun zuela, eta, beraz, ez du uste bere jarrerak ''''delitu larri'''' baten adinako zigorra merezi duenik.
Gehienez lau urteko espetxe-zigorrari aurre egin beharko dio Conrad Murrayk, fiskalak jakitera eman duenez. Hala ere, berehala lor dezake fidantzapeko askatasuna, 25.000 dolar (18.200 euro) ordaindu ondoren.
Michael Jacksonen heriotzari buruzko ikerketa Los Angelesko Polizia Departamentuak gauzatu du eta 2010 urte hasieran itxi zuten kasua. Orduan jakin genuenez, Poparen Erregearen mediku pertsonala izan zen haren heriotzaren erruduna. Jakina denez, kantaria Propofol botikaren intoxikazioagatik hil zen. Iraupen laburreko farmako anestesiko hori haren mediku pertsonalak, Conrad Murray doktoreak, eman zion artistari.