Itxi

Europako ministroen bilera

Ibilgailu elektrikoaren etorkizuna, aztergai Donostiako Goi-bileran

Erredakzioa

Espainiako Gobernuko Industria ministroak ibilgailu elektrikoari buruzko "estrategia bateratua" adostea proposatuko die Hogeita zazpiei. Donostiako Goi-bilera gaur arratsaldean amaituko da.

Europar Batasuneko Zientzia eta Industria ministroen bilerak ibilgailu elektrikoa-ren etorkizuna hartuko du gaur hizpide Donostiako Goi-bileran.

Espainia Europar Batasuneko txandakako presidentea da, eta atzo Miguel Sebastian Industria ministroak aurreratu zuen auto elektrikoari buruzko "estrategia bateratua" adostea proposatuko dietela Hogeita zazpiei.

Horren ildotik, Sebastianek nabarmendu zuen Espainia "prest" dagoela auto elektrikoaren hedapenean "protagonista" izateko eta Europan "lidergoa" izateko.

Halaber, Estatuan energiaren, automobilgintzaren eta informazio teknologien sektoreetan "goi-mailako enpresak" daudela gogorarazi zuen.

Bere aldetik, Patxi Lopez lehendakariak adierazi zuen ibilgailu elektrikoa ez dela "enpresen proiektu bat", "herri eredu bat" baizik.

"Ibilgailu elektrikoa garatzeko apustua egin dugu, automobilgintzan modu eraginkorrean parte hartu duen enpresa egitura oinarri hartuta", gaineratu zuen.

Euskadi eta ibilgailu elektrikoa

Ibilgailu elektrikoaren hedapenak sektorean aitzindari bihur lezake Euskadi, hainbat akordio baititu jada auto horiek sustatzeko.

Hori horrela, Mercedes konpainiak furgoneta elektrikoak ekoitziko ditu Gasteizko lantegian aurtengo azken hiruhilekotik aurrera, 15 milioi euroko inbertsioa egin eta gero.

Halaber, 2011 urterako EAEk auto elektrikoak kargatzeko estazio sare "aitzindaria" izango du.

ETA atzo bertan, Euskadiko Automobilgintzaren eta Energiaren Clusterrek akordioa sinatu zuten auto elektrikoa sustatzeko.

''Donostiako Adierazpena''

Donostiako Goi-bilera gaur arratsaldean amaituko dute. Atzo, Europako ministroek "Donostiako Adierazpena" adostu zuten, zientziak krisialdian izan behar duen papera aldarrikatzeko.

Baliteke txostena Ministroen Kontseilu batean onartzea.

Albisteak (4)

Bideoak (1)