Itxi

Langabeziagatik laguntzak

Gobernuak beste sei hilabetez luzatuko du 420 euroko laguntza

Erredakzioa

Hala iragarri du Jose Luis Rodriguez Zapaterok PSOEren talde parlamentarioarekin Senatuan egiten ari den bileran. 500.000 lagunek jasoko dute laguntza horren onura.

Espainiako Gobernuak beste sei hilabetez luzatuko du langabeentzako 420 euroko diru-laguntza, Jose Luis Rodriguez Zapaterok gaur goizean iragarri duenez. Egitasmoa datorren ostiralean onartuko dute eta beste 200.000 lagun izango dira laguntza horren onurak jasoko dituztenak; guztira, 500.000 langabe izango dira onuradunak.

Zapateroek esan duenez, "kohesio soziala lortzeko honelako esfortzu bat egiteak pena merezi du". Krisia gainditzeko bidean kohesioak ezin duela eraginik jasan behar adierazi du.

Krisi ekonomikotik ateratzeko "guztion sakrifizioak dira ezinbestekoak", nabarmendu du Zapaterok. Alabaina, zailtasunak gehien dituztenek "sakrifizio gutxiago" egin behar dituztela erantsi du.



Albisteak (3)