Itxi

WQS zirkuitua

Surfa: Collazok emaitza ona Brasilen

K.I.

Erredakzioa

Hiru kanporaketa gainditu zituen kaleratua izan aurretik. Txapelduna C.J. Hobgood estatu batuarra izan zen, WCT zirkuitoan aritzen den surflaria.

Hodei Collazok bederatzigarren postuan amaitu du Fernando de Noronha uharteko txapelketa, 6 izar prime mailakoa. Zarauztarra final-zortzirenak arte iritsi zen.

Collazok hiru kanporaketa gainditu zituen kaleratua izan aurretik. Gustavo Fernandes brasildarraren aurka galdu zuen. Surflari zarauztarrak 2057 puntu bildu ditu WQS zirkuiturako, lehen postuetan kokatu delarik denboraldi hasiera honetan.

Eneko Acero hirugarren kanporaketaraino iritsi zen txapelketa honetan, Aritz Aranburu lehenengotik kanporatu zuten. Txapelduna C.J. Hobgood estatu batuarra izan zen, WCT zirkuitoan aritzen den surflaria.

&' || 'nbsp;WQS ZIRKUITUA, SAILKAPENA
1 Hobgood,C.J.(USA) 6500
2 Muniz,Alejo(BRA) 5906
3 Monteiro,Raoni(BRA) 5824
4 Dantas,Wiggolly(BRA) 4056
5 Bettero,Hizunome(BRA) 4008
6 Alves,Heitor(BRA) 3868
7 Simpson,Brett(USA) 3454
7 Duru,Joan(FRA) 3454
9 Cardoso,Willian(BRA) 3006
9 Neves,Leonardo(BRA) 3006
11 Fernandes,Gustavo(BRA) 2837
12 Nicol,Yadin(AUS) 2491
13 Collazo,Hodei(EUS) 2357
27 Acero,Eneko(EUS) 1831

131 Aranburu,Aritz(EUS) 301

Albisteak (1)