Tendentziak-Oinetakoak
Adidasek biluma berezia atera du, San Valentin eguna dela eta
Luzia Zugadi
Erredakzioa
Bi modelo ezberdin atera ditu: Nizza eta Superstars. Lehenengoa bota itxurakoa da, bestea, berriz, baxuagoa eta diskretuagoa.
Datorren igandean Maiteminduen Eguna ospatuko da eta modako marka ezagunenak egun berezi horretarako produktuak diseinatzen ari dira.
Horren adibide dugu Adidas Originalsek kaleratutako zapatilen bilduma. Oinetako ausartak atera ditu Adidasek, bihotz gorriekin betetako zapatilak, hain zuzen.
Bi modelo ezberdin daude; Nizza eta Superstars. Argazkian Nizza modeloa azaltzen da, larruzko zapatilak dira, zuriak eta bihotz gorriak dituzte. Superstars modeloa berriz, baxuagoa da eta zapatila hauek gorriak dira, gehien bat. Bi modeloek "I love you" esaldia dute idatzita.