Itxi

Atzera begirakoa

B filmei omenaldia Zinemaldian, Don Siegel gogora ekarriz

Erredakzioa

Gorputz lapurren inbasioa edo Dirty Harry bezalako lanak egin zituen eta Clint Eastwood ezagutarazi zuen aktore eta zuzendari gisa.

Donostia Zinemaldiaren 58. edizioak atzera begirakoa eskainiko dio Don Siegel zuzendari estatubatuarraren lanari. Siegelek B klasiko film ezagun asko egin zituen, esaterako Gorputz lapurren inbasioa, 60ko eta 70eko hamarkadetako polizia-zinema berritu zuen The Killers (Hiltzaileak, 1964) eta Dirty Harry (Harry zikina, 1971) lanekin; eta Clint Eastwood ezagutarazi zuen aktore eta zuzendari gisa. Gipuzkoako hiriburuko Zinemaldiak denbora luzea darama askotan behar adina baloratu izan ez diren zuzendari klasikoen lanak berrikusiz. Kasu honetan Siegelek, bere ikuspegi inkonformista eta biziarekin, hiru hamarkada luzez genero-zinemari egin zion ekarpen izugarriari buruzko begirada eskainiko digu.

Don Siegel (Chicago, 1912-Nipomo, Kalifornia, 1991) hasiera hasieratik nabarmendu zen zuzendari gisa: bere lehenengo bi film laburrek Star in the Night (1945) eta Hitler Lives (1945) Oscar sari bana jaso zuten urte berean, 1946an, Fikzioko Film Labur Onena eta Film Labur Dokumental Onena kategorietan.

Donostia Zinemaldiaren 58. edizioak bigarren atzera begirako bat izango du, baina horren berri dagokionean emango dute antolatzaileek.