Itxi

Zapateroren hitzak

Espainiako politika ekonomikoak "ez du bere norabidea aldatuko"

Erredakzioa

Izan ere, presidentearen helburu nagusia errekuperaziorako bidea egitea eta produkzio-eredua aldatzea izango da.

Espainiako politika ekonomikoak "ez du norabidea aldatuko", gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak nabarmendu duenez. Izan ere, presidentearen helburu nagusia errekuperaziorako bidea egitea eta produkzio-eredua aldatzea izango da.

"Norabide aldaketaz edo biraketa batetaz hitz egin dutenei esan hori gezurra dela", azpimarratu du Senatuko kontrol saioan. Defizita murrizteko planak azaldu ditu Zapaterok gaurko saioan, talde politikoen aurrean.

Zapateroren hitzetan, defizita, krisiari aurre egiteko 2009an "gastu publikoaren ohiz kanpoko gorakadaren" ondorioz etorri da, eta baliteke neurri horiek gabe krisia "latzagoa" izana.

Era berean, Gobernuko presidentearen ustez, 2013ra arte gastua murrizteko proposatutako neurriak "zorrotzak dira, baina ez bateraezinak". Gainera, erkidegoetako eta herrietako administrazioei ere, laztasuna eskatu die.

Bestalde, krisiari aurre egiteko CiUk proposatutako Estatu ituna "positiboa" dela esan du Zapaterok, eta akordioak lortzeko Gobernuaren "elkarrizketarako jarrera osoa" aurkeztu du.

"Bukatu egin da festa"

"Bukatu egin da festa", esan dio Pio Garcia Escuderok Zapaterori. Ildo horretan, "galdutako sei urteak" kritikatu ditu. Hori dela eta, "laguntzen uzteko" esan dio Zapaterori.

Gobernuak ez duela "inprobisatzen" erantzun dio Zapaterok; eta Parlamentuan aurkeztutako planak ez entzutea leporatu dio PPri. Ildo horretan, "beraien interesetan baino, Espainiaren interesetan pentsatzeko" eskatu die.

Albisteak (1)

Bideoak (1)