Greenpeacen arabera
Balbula baten akatsak Garoña gelditzera behartu du
Erredakzioa
Nuclenor enpresak, zentral nuklearraren jabeak, azaldu duenez, aurrikusitako geldialdia da, balbula osagarri bat konpontzeko.
Segurtasun arrazoiengatik geldialdi berria egin behar izan du gaur Garoñako (Burgos) zentral nuklearrak, lehen zirkuituko putzu lehorrean balbula batek akatsa izan duelako. Lehen zirkuitutik ur erradiaktiboa ihes egin du eta ezin izan dute geldiarazi, Greenpeace elkarte ekologistak jakitera eman duenez.
Nuclenor enpresak, Santa Maria de Garoñako jabeak, atzo azaldu zuenez, aurrikusitako geldialdia da, balbula osagarri bat konpontzeko.
Erakunde ekologistak, ostera, prentsa ohar baten bidez, ihesaren inguruko informazio zehatza emateko eskatu dio Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluari (CSN). Izan ere, Greenpeacek benetakotzat jo du, eta bolumenaren berri emateko eskatu dio CSNri, baita noiztik gertatzen ari den jakinaraztea ere.
Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua
Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak prentsa oharrik edo webgunean informaziorik eman ez duela ohartarazi du elkarte ekologistak.
"Akats larria da, lehen zirkuitutik ur erradiaktiboak ihes egin duelako, nahiz eta Nuclenorrek mantentze-lan baten irudia eman nahi izan", esan du Greenpeacek.
Atzo, hala ere, zentrala gaur sare elektrikotik bananduko zela iragarri zuen Nuclenor enpresak, eta balbula osagarri bat konpontzeko aurrikusita zegoen geldialdia zela azaldu zuen.