Itxi

Kontzertu Ekonomikoa

Gaur emango dute Kontzertuaren blindatzea lortzeko azken pausoa

Erredakzioa

Asteazken honetan onar lezake Senatuak EAEko zerga arauen blindatzea.

Asteazken honetan onar dezake Senatuak aldundietako zerga arauen blindatzea. Horren arabera, segurtasun juridiko zabalagoa izango dute; izan ere, batzar nagusietan onartzen dituzten zerga arauek lege maila izango dute eta Espainiako Gobernuak helegitea bakarrik Auzitegi Konstituzionalean jarri ahal izango luke.

Auzitegi Konstituzionaleko eta Botere Judizialeko lege organikoak aldatzeko proposamena egin zuen Eusko Legebiltzarrak, arau horiek Konstituzionalean soilik errekurritu ahal izateko.

Diputatuen Kongresuan ekimena aurrera ateratzeko prozedura urriaren 13an hasi zen eta Ganberak Eusko Legebiltzarraren proposamena aintzat hartu zuen.

Senatuko Konstituzio Batzordeak Kontzertuaren blindatzeari buruzko txostena berretsi zuen urriaren 2an, PP salbu Parlamentuko talde guztien babesarekin.

Prozedura osoan zehar, PPren kontraesana agerian utzi dute PSOEko bozeramaileek, izan ere, Eusko Legebiltzarrean ekimenaren alde bozkatu zuten eta Kongresuan kontrako boza eman zuten.

Albisteak (1)