Polemika
Zapaterok pentsioen erreforma azalduko du gaur Kongresuan
Erredakzioa
Espainiako gobernuburuak CiUren galderei erantzun beharko die Ganberan. Bere aldetik, PPk dimititzeko eskatu dio.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak azalpenak emango ditu gaur Kongresuan erretiro adina 65 urtetik 67ra luzatzeko asmoaz, Gabonetako oporren ostean Ganbaran egingo duten lehen saioan.
Hain zuzen ere, Josep Luis Antoni Duran i Lleida CiUko bozeramailearen galderei erantzun beharko die, eta hark erreforma akordio barik ere egingo duen galdegingo dio.
Bere aldetik, erreforma krisitik ateratzeko "erabilgarria" izango dela uste duen galdetuko dio.
Erretiro adinaren erreformak polemika handia piztu du azken astean, eta sindikatuek mobilizazioek eta guzti iragarri dituzte, tartea CCOOk, hilabete amaierarako deitu baititu hiriburuetan.
Ika-mika Kongresuan
Atzo, Kongresuko taldeek beste polemika bat izan zuten Zapaterorekin, pentsioen harira.
Rafael Merino PPko diputatuak dimititzeko eskatu zion gobernuburuari, "hori baita egin dezakeen politika ekonomiko onena".
EAJk, CiUk eta UPyDk diskurtso demagogoa egitea egotzi zion, baina bat egin zuen goi-kargudunen kopurua murrizteko PPk egindako proposamen bat.
Meritxel Batet PSOEko bozeramailea prest agertu zen gastuak murrizteko negoziatzeko, baina ''popularrak'' gobernuan ez dauden erkidegoetan berdin ez egitea leporatu zien.