Martxoaren 9an, kalean
Los Planetas taldearen disko berria 'Opera Egipcia' izango da
Garazi Urdanpilleta
Erredakzioa
Hasieran, talde granadarraren disko berria El libro del universo izenburupean argitaratuko zela iragarri bazuten ere, azkenean, izena aldatu diote 8. lanari. Martxoaren 9an jarriko dute salgai.
Los Planetas taldeak martxoaren 19an kaleratuko du disko berria: Opera Egipcia. Hasieran, talde granadarraren disko berria El libro del universo izenburupean argitaratuko zela iragarri bazuten ere, azkenean, izena aldatu diote 8. lanari. Sony diskoetxeko iturriek adierazi dutenez, martxoaren 9an jarriko dute salgai granadarren lan berria eta "taldearen 18 urteko ibilbideko lan garrantzitsuenetako bat" izango da.&' || 'nbsp;
12 kantu berri bilduko dituzte Opera Egipcia lanean eta La Bien&' || 'nbsp;Queridaren eta Enrique Morenteren kolaborazioa izan dute diskoko kantuak osatzerako orduan.&' || 'nbsp;
La Leyende del Espacio (2007) lanaren lekukoa hartzera dator Los Planetas lana.