Afganistan
157 lagun hil dira Afganistanen izandako elur-jausien ondorioz
Erredakzioa
Azken egunotan elur handia bota du eta horrek eragin ditu lur-jausiak. 500 pertsona oraindik errepideetan harrapatuta daude eta biktimen kopuruak nabarmen egin dezake gora.
Afganistango erreskate taldeak gogor ari dira lanean, elurteen ondorioz astelehenean izan ziren lur-jausiek harrapatutako lagunak bizirik atera nahian.
Kabul Afganistango iparraldearekin lotzen duen errepide garrantzitsu batean gertatu ziren lur-jausiak, mendialde batean. Tunel bat blokeatuta geratu zen eta errepiden zeuden milaka ibilgailu harrapatuta. Oraingoz hildakoak 157 dira.
Abdul Rahim Wardak Denfentsa ministro afganiarrak azaldu duenez, aipatu mendialdean 3.000 pertsona euren ibilgailuetan harrapatuta daude. Oraingoz 2.500 erreskatatu dituzte, baina biktimen kopurua hazi egin daitekeela ohartarazi dute. 1.000 soldadu ari dira salbamendu lanetan.