Gaur ireki dute erakusketa
Rauschenbergen hil osteko itzulera Bilboko Guggenheimera
Erredakzioa
2008ko maiatzean hil zen artista eta "Gluts" sailaren 60 lan izango dira ikusgai. Duela 11 urte egin zuten autorearen atzerabegirakoa.
Bilboko Guggenheim Museoak hil osteko omenaldia egingo dio Robert Rauschenberg egileari. 2008ko maiatzean hil zen eta orain Gluts saileko 60 lan ikusi ahal izango dira Bilboko museoan. 11 urte igaro dira bertan AEBetako artistaren atzerabegirakoa egon zenetik.
Aldi baterako erakusketa da eta irailaren 12ra arte izango da ikusgai. Veneziako Peggy Guggenheimen eta Basileako Tinguelyn izandako 20 lan gehiago izango dira Bilbon."Bilbon bere lana berriz aurkeztea, bereziki Gluts hau, hamarkada bat baino geroago igaro denean, pribilegio bikaina da gure publikoarentzat. Museoekin erlazio berezia izan zuen Rauschenbergek eta 2008an hil ostean, omenaldi beroa egiteko aukera ezinhobea da", azaldu du Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariak.
David White eta Susan Davidson dira komisarioak eta Rauschenbergen lanak dira eta baita instituzioen eta bilduma pribatuenak ere.
1925ean jaio zen Rauschenberg eta Gluts ("Neurrigabekeria") saila 1980 erdialdean egin zuen, kontsumoak utzitako elementuekin liluratuta gelditu ostean.