Itxi

Arrakastarik gabeko teknologia

Appleren iPad berria Fiasco Awards 2010 sarietarako izendatu dute

Erredakzioa

Epaimahaiak iPhonearekin eta iToucharekin konparatuz gero, berrikuntza bakarra handiagoa dela azpimarratu du. Hautagaien artean Toshibaren HD-DVD gailua eta PSP Go! kontsola ere daude.

Appleren iPad berria Fiasco Awards 2010 sarietako finalistetako bat da. Golardo horiek arrakastarik izan ez duten teknologia berrien sektoreko proiektu onenen artean banatzen dira. Appleren azken produktuaz gain, hautagaiak dira telefono mugikorren bideo-deiak eta telebista interaktiboa ere.

Fiasco Awards sarietako epaimahaiak gaur, Bartzelonan, zortzi finalistak ezagutzera eman ditu. Guztira, 32 hautagaitza aurkeztu ziren bigarren edizio honetara. Irabazlea datorren martxoaren 10era arte fiascoawards.com webgunean bozkatu ahalko da.

Hautagaien artean buru da Appleren tablet berria, izan ere, epaimahaiaren ustez, "Obamak Nobel Sariarekin eraman zuen bide bera egin lezake eta saria ezer egin aurretik jaso". Horrez gain, iPhonearekin eta iToucharekin konparatuz gero, berrikuntza bakarra iPad-a handiagoa dela tamaina dela azpimarratu du.

Toshibaren HD-DVD aparatua ere hautagaia da Blue-Ray Discaren aurkako "guda galdu" duelako, eta Digital Rights Management (DRM) sistemak, epaimahaiaren ustez, eduki digitalera sarbidea mugatzen dutelako sartu dira zerrendan.

Sonyren PSP Go! Kontsolak isten du hautgaien taldea, diseinua "bikaina" izan arren, ezaugarriak hain onak ez direlako.

Albisteak (1)