Itxi

Pentsioen erreforma

CCOO eta UGT kalera aterako dira erretiro adina luzatzearen aurka

Erredakzioa

Datorren hilaren 27an egingo dute manifestazioa Bilbon.

Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioa egingo dute Bilbon datorren hilaren 27an, erretiro adina 65 urtetik 67ra luzatzeko Espainiako Gobernuak duen proiektuaren aurka protesta egiteko.

Ildo horretan, sindikatuek hiritarrei luzatu diete deialdia bertan parte hartu dezaten.

Espainiako Gobernuak urtarrilaren 29an onartu zuen erretiroa hartzeko adina 65 urtetik 67ra atzeratzea, pentsioen sistema mantentzeko erreforma planaren baitan.

Horrez gain, jubilaziorako adin berria ezartzeko data oraindik zehaztu gabe dagoela erantsi zuten. Data hori Toledoko Hitzarmenaren Batzordean erabaki dezakete.

Albisteak (3)