Frankismoko hilketak
Helegitea aurkeztu du Garzonek Varelaren autoaren aurka
Erredakzioa
Bestalde, Fiskaltzak ez du Garzon lanetik kenduko bere aurka dauden bi prozesuak bukatzen ez diren arte, Conde-Pumpidok gaur adierazi duenez.
Luciano Varela epailearen autoaren aurka helegitea aurkeztu du gaur Baltasar Garzonek. Frankismoan izandako hilketak ikertzeagatik irekitako prozesua ez artxibatzea erabaki zuen Varelak. Garzonen esanetan, Varelak emandako arrazoiak "ulertezinak", "defenda ezinak" eta oinarri juridikorik gabeak dira.
Gonzalo Martinez Fresneda epaile ezagunaren abokatuak aurkeztu du helegitea, Gorenaren aurrean. Bertan, "gertaeraren irakurketa defenda ezina dela" dio Garzonek.
Bestalde, Fiskaltzak ez du Garzon lanetik kenduko bere aurka dauden bi prozesuak bukatzen ez diren arte, Conde-Pumpidok gaur adierazi duenez.