Itxi

AEBetan

Bernanke: "Baliteke Erreserba Federalak diru-kopurua murriztea"

Erredakzioa

Pizgarri ekonomikoen neurriak murrizteko lehen urratsa da. Gainera, erakundeak interes-tasak gehiago igo ditzake, Erreserba Federaleko presidentearen hitzetan.

Diru-merkatua arautzeko neurriak hartu nahi ditu AEBetako Erreserba Federalak, Ben Bernanke Erakundeko presidentearen hitzetan. Pizgarri ekonomikoen neurriak murrizteko lehen urratsa izango da; izan ere, Erreserba Federalak interes-tasak gehiago igo ditzake.

Diru-kopurua gutxitzeko metodo ezberdinak erabili ditzake AEBetako Erreserba Federalak; hasiera batean, aldaketa horiek gutxika egingo ditu, eta merkatua prest dagoenean aldaketa handiagoak egingo ditu.

Banku zentralak diru-kopurua egokitzeko unea heldu dela erabakitzen duenean, operazio horiek handituko dituzte, Erreserba Federaleko presidenteak jakinarazi duenez.

Pizgarri ekonomikoen egoerak horrela eskatzen badu, banku zentralak interes-tasak gehiago igoko ditzake.

Hauxe izan da Erreserba Federalak iazko krisiari aurre egiteko AEBek jarduteko moduari buruz emandako azalpena.

AEBek astintzen duten denboralea dela eta, Bernankek ezin izan du Kongresuan agerraldia egin eta idatziz aurkeztu ditu neurriok.