Itxi

Otsailaren 20ra arte

Hotza nagusi Berlinale zinemaldiaren 60. edizioaren hasieran

Erredakzioa

20 film ibiliko dira aurten lehian. Jaialdiaren urtebetetzea ospatzeko, 'Metropolis' film zaharberritu eskainiko dute Brandenburgoko Atean.

Gaur hasiko da Berlinale, Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdia. 1951n jaio zen jaialdia, Dieter Kosslick Berlinaleko zuzendariak adierazi duenez, ''''mendebaldeko propoganda erakusleiho gisa''''. Beraz, 60.edizioa du aurtengoa, eta urtebetetze-ospakizunek leku berezia hartuko dute Alemanian datozen egunotan.

Zero azpiko tenperaturak nagusi izango dira jaialdiaren hasiera honetan, kaleko estreinaldi eta alfonbra gorriaren bat egiten ez duen eguraldia, alegia. Baina, aurtengoa ospatu beharreko urtemuga da eta jaialdiak ekitaldi berezia antolatu du ostiralerako. Fritz Lang zuzendariaren Metropolis film zaharberritua eskainiko dute Brandenburgoko Atean. Buenos Aires hiriko Pablo C. Ducros Hicken Zinema Museoko kopia erabili dute zaharberritze horretan, orain arte film ezagunaz aurkitu izan den kopia fidelena baita Argentinakoa. ''''Udan edonork proiektatu dezake film bat kalean. Meritua neguan egitea da, belindarrek egiten duten moduan'''', esan du Kosslickek.

Alfonbra gorrian desfilatzeak ere meritua izango du datozen egunotan Berlinen. Bertan espero dugu Ewan McGregor, Gérard Depardieu, Leonardo di Caprio, Ben Stiller eta Bollywoodeko izarra Shah Rukh Khan. Alfombran ikusgai izango da ere Renée Zellweger, Werner Herzog buru duen epaimahaiko kidea baita aktorea.

Sail Ofiziala

26 film izango dira Berlinaleren 60.edizioko sail ofizialean. Horietatik, 20 ibiliko dira lehian sariren bat lortzeko.

Hona hemen lehiaketan parte hartzen duten pelikulen zerrenda (programazioaren ordenean):

Tuan Yuan (Wang Quan''an): Txina
Howl, (Rob Epstein): AEB
The ghost writer (Roman Polanski); Frantzia/Erresuma Batua.
Eu cand vreau sa fluier, (Florin Serban): Errumania/Suezia.
Submarino (Thomas Vinterberg): Danimarka.
San Qiang Pai An Jing Qi (Zhang Yimou):&' || 'nbsp;Txina.
Greenberg (Noah Baumbach): AEB.
Der Räuber (Benjamin Heisenberg): Austria/Alemania.
En ganske snill mann (Hans Peter Moland): Norvegia.
Caterpillar (Koji Wakamatsu): Japonia.
Bal (Semith Kaplanoglü): Turkia/Alemania.
Shekarchi (Rafi Pitts): Alemania/Iran.
Shahada (Burhan Ourbani): Alemania.
Kak ya Provel etim letom (Alexei Popogrebsky): Errusia
Na putu, (Jasmila Zbanic): Bosnia/Austria/Alemania/Kroazia
Jud Süss, (Oskar Roehler):&' || 'nbsp;Austria/Alemania
Rompecabezas, (Natalia Smirnoff):&' || 'nbsp;Argentina/Franzia
En Familie, (Pernille Fischer): Danimarka
The killer inside me, (Michael Winterbottom): Erresuam Batua
Mammuth, (Benoit Delépine eta Gustave de Kerven):&' || 'nbsp;Frantzia

Sail ofizialean, baina lehiaketatik kanpo, honakoak izango dira:

My name is Khan (Karen Johar): India
Shutter Island (Martin Scorsese):&' || 'nbsp; AEB
Exit through the gift shop (Bansky): Erresuma Batua
Please give (Nicole Holofcener):&' || 'nbsp;AEB
The kids are all right (Lisa Cholodenko):&' || 'nbsp;Frantzia/AEB
Otouto (Yoji Yamada): Japonia.