Itxi

Internet

Googlek munduko konexiorik azkarrena jarri nahi du martxan

Erredakzioa

Bere ekimenak arrakasta badu AEBetako herritarrek erabili ohi duten konexioa baino "ehun aldiz azkarragoa" lortuko dute, konpainiak azaldu duenez.

Google konpainia negozio berri batean sartu da, Internet sare propioa sortzeko ekimena iragarri baitu. Konexioa "oso azkarra" izango da, AEBetako beste operadore batzuk eskaintzen dutena baino ehun aldiz handiagoa.

Internet bilatzailearen blog ofizialean, AEBetako zenbait tokitan egitasmo esperimentala martxan jarri nahi duela iragarri du Google-ek. Bere ekimenak arrakasta baldin badu, AEBetako herritarrek erabili ohi duten konexioa baino "ehun aldiz azkarragoa", gigabyte bat segunduko, lortuko dutela azaldu du konpainiak.

Konexioa 50.000-500.000 erabiltzaileri "prezio lehiakorrean" eskaini nahi die Google-ek.

Konkretuki, bereizmen handiko filma bat bost minututan deskargatzeko aukera emango dio konexioak erabiltzaileari, eta baita mundu osoko adiskideekin harremanetan izan unibertsitateko bideo bat (3D) zuzenean ikusten den bitartean ere.

Herriko klinika batean erradiografia bat hiru dimentsiotan ikusteko aukera izango da, eta aldi berean New Yorkeko aditu batekin aztertu.

Zerbitzu berriak

Orain imajinaezinak diren aplikazio eta zerbitzu berriak kontsumitzaileen esku jarri nahi ditu Internet erraldoiak konexioarekin.

2006tik Wifi sare propioa du Google-ek bere Mountain Viewko (Kalifornia) egoitzan.