Haiti
Aske utziko dituzte bahiketa egotzita atzemandako estatubatuarrak
Erredakzioa
Epaileak uste du ez zutela deliturik egin. 33 umerekin batera Dominikar Errepublikara sartzeko zorian zeudela atxilotu zituzten, urtarrilaren 29an.
Haitiko epaile batek aske utziko ditu herrialdetik atera nahi zituzten 33 ume bahitzea egotzita urtarrilaren 12an atxilotutako 10 estatubatuarrak, iturri juridiko batek informatu duenez.
"Agindua denak askatzea izango da", ziurtatu du aipatu iturriak.
Erabakia ez da ofizial egin oraindik, baina baliteke estatubatuarrak gaur bertan uztea aske, epaileak ez baitu deliturik ikusi haien ekintzetan.
Hamar estatubatuarrak urtarrilaren 29an atzeman zituzten, 33 umezkorekin batera Dominikar Errepublikara sartzeko zorian zeudela.
Ama batzuek aitortu egin zuten borondatez eman zizkietela beren seme-alabak, hala bizimodu hobea izango zutela uste baitzuten.