Itxi

Soldado, golegilea

Getafe-Sevilla (1-0): Andaluziarrak Kopako finalean dira

Erredakzioa

Joaneko partidan lortutako emaitzari esker (2-0) eskuratu zuen finalerako txartela. Getafe nagusitu zen itzulikoan, baina Soldadoren golak ez zuen azkenean ezertarako balio izan.

Sevillak Errege Kopako finalerako txartela eskuratu zuen finalerdietako itzuliko partidan Getafe nagusi izan bazen ere (1-0). Soldadok madrildarren aldeko gola sartu zuen 51. minutuan, baina Sevillak joanekoan erdietsitako emaitzari esker (2-0) sailkatu zen.

Asko sufritu zuten andaluziarrek, batez ere azken minutuetan. Markagailua 1-0ekoa zen eta Getafe uneoro ari zen erasoan, baina Soldado Osasunako jokalari ohiaren golak ez zuen azkenean ezertarako balio izan.

Sevillaren aurkaria maiatzaren 26an jokatuko den Kopako finalean Atletico Madril izango da seguruenik. Joanekoan 4-0 nagusitu ziren eta Racingen balentria ezean Quiqueren taldea sailkatuko da.

Fitxa teknikoa

Getafe Ustari; Torres (Cortes, 46''), Cata, Rafa (Miku, 83''), Mane; Boateng, Casquero, Pedro Leon, Manu, Parejo (Albin, 72'') eta Soldado.

Sevilla: Palop; Navarro, Escude, Cala, Adriano; Romaric (Duscher, 60''), Zokora, Perotti (Fazio, 91''), Navas; Renato eta Luis Fabiano (Kanoute, 79'').

Golak:

1 - 0, 51''. Soldado.