Eurogunean
EBZk susperraldi moleta eta irregularra aurrikusi du
Erredakzioa
Langabeziaren igoera txikia eta kontsumoaren hazkundearen murrizketa dira, besteak beste, susperraldia motela izateko arrazoiak.
Europako Banku Zentralak (EBZ) eurogunearen ekonomiak 2010ean hazkunde "neurriduna" izango duela aurrikusi du, nahiz eta susperraldia "irregularra" izan, kontsumoaren hazkundea geldituko duen "langabeziaren gorakada txikiagatik".
EBZren otsaileko txostenak adierazten duenez, euroguneak etekina atera dio esportazioen susperraldiari eta makroekonomia suspertzeko neurriei, nahiz eta "epe baterako" neurriak izan.
Inflazioaren inguruan, bankuaren Gobernu Kontseiluak prezioen egonkortasuna epe ertainean mantentzea espero du, eurogunearen erosteko ahalmena indartuz.
Halaber, EBZk adierazi duenez, euroguneko herrialde askok "desoreka handiei" aurre egin behar diete.
Langabezia, defizita eta zor publikoa
Europako Banku Zentralak eurogunean langabeziaren igoera egongo dela aurrikusi du. Horretaz gain, defizitaren eta zor publikoaren maila altuak moneta-politikarentzat zama osagarriak direla ohartarazi du.
BCEk otsaileko txostenean argitaratutakoaren arabera, "eurogunean langabeziaren igoera arina egongo da, eta beraz, kontsumoaren hazkundea murriztu egingo da".
Banku europarrak % 1ean mantendu zituen joan den astean interes tipoak, historikoki baxua den maila batean.