ETAren azpiegitura Portugalen
Zahara de los Atuneseko kuartela, ETAren helburua
Erredakzioa
Joan den ostiralean Portugalen aurkitutako etxean, Barbateko (Cadiz) Guardia Zibilaren kuartelaren argazkiak atzeman dituzte. ETAk lehergailuak gordetzen zituen bertan.
Rafael Quiros Barbateko alkateak Eferi jakinarazi dionez, Estatuko segurtasun indarrek Zahara de los Atuneseko (Cadiz) kuartelaren argazkiak aurkitu dituzte Obidoseko etxean atzemandako materialaren artean. ETAk lehergailuak gordetzen zituen pasadan ostiralean Portugalen aurkitutako etxean.
Barne Ministerioak esan duenez, ikertzaileek koartela ETAko helburuen artean egon zitekeela uste dute.
Atlanterrako hondartzan kokatutako koartel txiki bat da eta Barbateko udalerrian dago.
Alkatearen hitzetan, "hamar edo hamabi polizi" bertan adskribatuta daude, baina eraikina zaharberritzeko asmoa dutenez, egun ez da inor bertan bizi.