Itxi

Pakistan

Gutxienez 15 lagun hil dira Pakistanen bi atentatutan

Redacción

Gainera, beste 20 lagun zauritu dira bi suizidak egindako atentatuetan.

Gutxienez 15 lagun hil eta 20 zauritu dira Pakistaneko ipar-mendebaldean, Bannu herrialdean, polizia-etxe batetik gertu eztanda egin duten bi lehergailuren eraginez, hiriko ospitale nagusiaren mediku batek jakinarazi duenez.

Azken egun hauetan Poliziaren aurka egiten duten bigarren erasoa izan da hau. Ustez bi suizida izan dira erasotzaileak.

Poliziaren arabera, zazpi polizia hil dira erasoetan. Lehen lehergailuak polizia-etxearen barruan eztanda egin du; bigarrenak, kanpoaldean eztanda egin du minutu gutxira.

Atzo Jyberreko herrialdean beste atentatu bat egon zen; bertan, terrorista suizida batek Poliziaren aurkako lehergailua eztandarazi zuen, eta ondorioz, 19 lagun hil ziren (hamaika polizia, soldadu bat eta zazpi lagun).