Hauteskunde lokalak
Azkuna eta Bilbao, 2011ko hauteskundeetarako EAJren hautagaiak
Erredakzioa
BBBak bere hautagaiak proposatu ditu hauteskunde lokalen zerrenda osatzeko barne-prozesuaren barruan. Behin betiko aukeraketa martxoaren 26an izango den Ezohiko Herrialde Batzarrean egingo da.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Jose Luis Bilbao foru ahaldun nagusia dira EAJren Bizkai Buru Batzarrak 2011ko udal eta foru hauteskundeetara begira proposatutako hautagaiak.
Halaber, Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako Burua izaten jarraitzea proposatu dute.
Oraingoa Azkunaren hirugarren agintaldia da; 1999an lortu zuen aurrenekoz agintaritza. Jose Luis Bilbaok, aldiz, 2003ko foru hauteskundeetatik da ahaldun nagusia. Beraz, hau bere bigarren agintaldia da.
Hautagaien behin betiko aukeraketa martxoaren 26an izango den Ezohiko Herrialde Batzarrean egingo da.