Itxi

Biktimen kongresua

Filipe printzea: "Terrorismoarekin amaitzea betebehar morala da"

Erredakzioa

Horrela mintzatu da Asturiaseko printzea Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko VI. Kongresuan, Salamancan.

"Terrorismoarekin amaitzea betebehar morala da bizitza, giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak defendatzen dituzten gizarte aske guztientzat", adierazi du Filipe Borboikoa Asturiaseko printzeak.

Horretarako, "Justiziaren eta segurtasun indarren ekintza, Zuzenbide-Estatuaren indarra eta nazioarteko lankidetza erabiliko ditugu", printzearen hitzetan.

Horrela mintzatu da Filipe Borboikoa Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko VI. Kongresuko hasiera ekitaldian, Salamancan. Letizia printzesarekin batera, "zentzugabekeri terroristaren esku bizitza galdu zutenei elkartasuna eta errespetua adierazteko" bertaratu dela esan du printzeak.

400 biktima baino gehiago

Filipe Borboikoaren hitzak 400 biktima baino gehiagok entzun dituzte (gehienak ETAren biktimak). Kongresua San Pablo CEU Unibertsitate Fundazioak antolatu du, beste agintari askoren laguntzarekin.

Francisco Caamaño Justizia ministroa, Mariano Rajoy PPko presidentea, Carlos Divar Auzitegi Nagusiko presidentea, Enrique Mugica herriaren defentsaria eta Juan Vicente Herrera Gaztela eta Leongo presidentea, besteak beste, bertan izan dira.

Ekintza terroristak "zoramenaren emaitza dira, pertsona bat ezagutzen ez duen beste lagun bat hiltzera bultzatzen baitu, beti arrazoi faltsu, gezurti eta zentzugabe baten izenean", esan du Herrerak.