Elkarrizketa Radio Euskadin
Alex de la Iglesia: "Goya sarien gala ikuskizun polita izango da"
Erredakzioa
Dena dela, Espainiako Akademiaren presidenteak aitortu du zaila izango dela lortzea: "Bataio bat dibertigarria izaten saiatzea bezala".
Goya sarien banaketa ekitaldia polemika bete ohi dator beti, gala ilunak eta aspergarriak izan ohi baitira. Aurten, baina, ekitaldia "dibertigarria, entretenigarria eta ez oso luzea" izaten saiatuko direla aurreratu du Espainiako Arteen eta Zinema Zientzien Akademiako presidenteak, Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarrak.
Hori bai, zaila izango dela aitortu du: "Bataio bat dibertigarri izaten saiatzea bezala".
Dena dela, gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Alex de la Iglesiak ziurtatu du "ikuskizun polita" egingo dutela, "eta gainera izarrak ikusiko ditugu".
Ekitaldiaren aurkezlea Andreu Buenafuente izango da, eta berriz ere TVEko La 1 telebista-katean eskainiko dute. Horrenbestez, gala publizitate barik emango duten lehen aldia izango da.
"Publizitatearekin denbora geneukan atseden hartzeko eta hurrengoa prestatzeko. Orain dena da zuzenean", azaldu du zinemagile bilbotarrak.
Golardoak banatu baino lehen, hainbat izar ''alfonbra berdetik'' pasatuko dira, tartean Penelope Cruz, Maribel Verdu eta Lola Dueñas.
Alfonbran ez dena egongo Rachel Weisz aktorea izango da (emakunezko aktore onenaren Goya sarian izendatuetako bat), astelehenean Dream House Jim Sheridanen pelikula filmatzen hasiko baita.
Celda 211 (Daniel Monzon) eta Agora (Alejandro Amenabar) filmak faborito nagusiak dira, 16 eta 13 izendapen baitituzte.