Itxi

Igande goizaldean

NBA: Bryant eta Iversonek ez dute "All Star"-ean parte hartuko

Erredakzioa

Lakerseko izarrak mina dauka orkatilan eta Sixerseko eskoltak "arrazoi pertsonalak" direla eta.

Kobe Bryant eta Allen Iversonek ez dute "All Star"ean parte hartuko. Lakersekoak mina dauka orkatilan eta Sixerseko eskoltak "arrazoi pertsonalak" direla eta. Eurek utzitako lekuak Jason Kidd (Dallas Mavericks) eta David Leek (New York Knicks) hartuko dituzte.

Hasierako bostekoetan jokatzekoak ziren Bryant zein Iverson, beraz, George Karl eta Stan Van Hundi entrenatzaileek lana dute. Jason Kidd, birritan urrea Olinpiar Jokoetan, bere ibilbideko hamargarren "All Star"ean izango da. David Lee, ordea, estreinakoz arituko da. Hitzordua, igande goizaldean.