Itxi

Martxoaren 2, 8 eta 27an

Sindikatu abertzaleak gobernuen politiken aurka kaleratuko dira

Erredakzioa

Lan erreformaren eta pentsio sistema aldatzearen kontra kaleratuko dira ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru; izan ere, "ez digute beste aukerarik eman", esan dute.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuak kalera aterako dira Gobernu zentral, Eusko Jaurlaritzak eta foru Gobernuek krisiari aurre egiteko adostutako neurrien kontra. Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuaren kasuan, adibidez, "ez digute bestea aukerarik uzten", esan dute.

Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaidea ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiak prentsaurrekoa eman dute gaur, Hiru (Patxi Agirre), ESK (Jon Balmaseda), EHNE (Iñaki Lazarobaster) eta STEE-EILAS (Belen Arrondo) sindikatuetako ordezkariekin batera. Hori horrela, datozen martxoaren 2an, 8an, eta 27an kaleratuko dira lan erreformak eta pentsio sistema aldatzeak ekarriko dituen murrizketen kontra.

Martxoaren 2an Gasteizen kaleratuko dira; 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Iruñean kaleratuko dira eta 27an euskal hiriburuetan eta Iruñean kaleratuko dira.

Gobernuen "politikak aldatzeko konfidantza ematen dien gauza bakarra elkarrataratzeak" direla esan dute.

Gainera, krisi egoeran gobernuek "langileen alde ez jartzea" deitoratu dute.

UGT eta CCOO

Bestalde, UGT eta CCOO sindikatuak pentsio sistema aldatzearen (erretiro adina 65 urtetik 67ra luzatzeko asmoa du Gobernua) kontra kaleratuko dira datorren otsailaren 22a eta martxoaren 6a bitartean. Horrela, Euskadin, otsailaren 27rako deitu dute manifestazioa CCOO eta UGT sindikatuek.


Albisteak (1)