Itxi

Suediako Rallya

WRC: Loeb sailkapenaren buruan jarri da

Erredakzioa

Mikko Hirvoneni 4 eta Dani Sordori 6 segunduko tartea ateratzen die gidari frantziarrak.

Sebastien Loeb (Citroen) Suediako Rallyan buru jarri da, Mundialeko lehen saioan, jardunaldiko lehen hiru tarteuneen ostean. Hala ere, tarteak oso txikiak dira Mikko Hirvonen finladiarra (Ford) eta Dani Sordo espainiarrarekin (Citroen) alderatuz.. Probaren garaipena lortzeko lehian beraz hiru gidari hauek geldituko dira, izan ere, laugarren sailkatuak, Jari-Matti Latvalak 18 segundu galdu dituelako gaur.

Kimmi Raikkonen finlandiarrak, 1 Formula utzi eta aurten Citroen C4 WRC baten eseri den gidariak, jada 2 minutu galdu ditu lehiaketa buruarekin eta 11. postuan kokatu da. Oraindik lau tarteune gelditzen dira karrera erabakitzeko suediar elurtutako eremuetan, eta hoietako azkena 20:00etan hasiko da.