Itxi

Eustateko datuak

Politikariek, Armadak eta Justiziak ez dute herritarren konfiantza

Erredakzioa

EAEko biztanleak ez dira sindikatuekin, enpresariekin, kazetariekin eta apaizekin ere fido. Medikuek, berriz, konfiantza zerrendaren lehen postuan daude, jarraian, irakasleak eta zientzialariak daude.

Euskal Estatistikako Institutuak (Eustat) 2007ko Kapital Sozialaren Inkestaren datuak aurkeztu ditu gaur. EAEko biztanleei fidagarrienak iruditzen zaizkien ogibideak islatzen dituzte bertan.

Datu horietatik ondorioztatzen denez, euskaldunak ez dira alderdi politikoekin, Armadarekin, sindikatuekin eta Epaitegiekin fido. Hain zuzen, epaileak eta funtzionariak ozta-ozta gainditu dute (5); enpresariak, apaizak eta kazetariak 4 puntutik gora lortu dituzte; eta militarrek eta politikariek puntuazio bera dute, 3,5. Ertzaintzari, aldiz, 5,6 puntu eman dizkiote.

Bestalde, medikuak daude EAEko biztanleen konfiantza zerrendaren gailurrean, jarraian, irakasleak eta zientzialariak. Halaber, poliziek eta dendariek bost puntuak gainditu dituzte.

Parte hartze "altua" hauteskundeetan

Euskaldunak hauteskundeetan dute partaidetzari dagokionez, parte hartze "altua" (7;6) dela islatzen du Kapital Sozialaren Inkestak. Datu horien arabera, hiritarrak hirutan bozka eman zuen azken lau hauteskundeetan.

Gai publikoen inguruan "hala-hola informatuta" daudela uste dute EAEko biztanleak, nahiz eta informazio iturri eskaintza zein komunikabideen erabilera zabala den (6,7).