Itxi

Eusko Jaurlaritzaren esanetan

San Mames berriaren erapilpen publikoa: negoziazioak, "aurreratuak"

Erredakzioa

Erabilpen publiko horiek zehazteko lanetan "San Mames Barria" proiektuko bazkideak direla esan du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

San Mames berriaren erabilpen publikoaren inguruko negoziazioak "oso aurreratuak eta ondo bideratuak" direla adierazi du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaieak. Helburu hori "utziezina" dela azpimarratu du era berean.

"Pazientzia eta konfiantza" eskatu ondoren, erabilpen publiko horiek zehazteko lanetan "San Mames Barria" proiektuko bazkideak direla esan du Mendiak . Jaurlaritzaren helburua erabilpen horiek urte osoan zehar indarrean egotea dela gaineratu du.