Itxi

Gizarte sareak

Gizarte sareak erabiltzea debekatu diete Belgikako ministroei

Erredakzioa

Enpresa ministroak Ministroen Kontseilua bitartean Twiterrera sartu ostean hartu du erabaki hau Belgikako lehen ministroak.

Yves Leterme Belgikako lehen ministroak gizarte sareak bere baimenik gabe erabiltzea debekatu die bertako ministroei. Enpresa ministroak Ministroen Kontseilua bitartean Twiterrera sartu ostean hartu du erabaki hau Letermek.

Vincent Van Quickenborne Enpresa ministroa teknologia berrien arduraduna da ere. Letermek lehen ministroaren argazki bat argitaratu zuen Twitterren, erreakzio kontrajarriak sortuz, adierazi du RTBF telebistak.

Momentuz, lehen ministroak adierazi duenez, ez du nahi ministroak bere baimenik gabe testuak edota argazkiak gizarte sareetan argitaratzea.

Van Quickenborne teknologia berriak maiz erabiltzen ditu eta eztabaida honek ondorio positiboak izan ditzake.