Itxi

29 sari, jabeen zain

2010eko Goya sari-banaketa ekitaldia ustekabez beteta dator

Erredakzioa

Madrilgo Kongresu Jauregian aurkeztuko du emanaldia Andreu Buenafuentek. Rachel Weisz ez da alfonbra berdean izango, baina Penelope Cruz, Maribel Verdu eta Lola Dueñas bezalako izarrak azalduko dira.

Umorea, glamourra, sorpresak eta efektu bereziak izango omen ditugu 2010eko Goya Sarien banaketa ekitaldian. Madrilgo Kongresuen Jauregian egingo da ikuskizuna, Andreu Buenafuentek aurkeztuta.

Besteak beste, Penelope Cruz, Maribel Verdu edo Lola Dueñas izarrak izango dira "alfonbra berdean", bertatik desfilatzen ikusiko baititugu hautagaien gehiengoa. Hala ere, Rachel Weisz aktorea ez da bertan izango (emakunezko aktore onenaren Goya sarian izendatuetako bat), astelehenean Dream House Jim Sheridanen pelikula filmatzen hasiko baita.

Espainiako zinemaren ordezakaritza zabala bilduko da igandean Madrilen, Goya sari hauetan faborito ditugun bi filmetako lan-taldeak bertan izango baitira. Aurtengo finalisten zerrendan nagusi dira Celda 211 (Daniel Monzon), 16 hautagaitzarekin; Agora (Alejandro Amenabar), 13 sari lortzeko aukerarekin; eta El baile de la victoria (Fernando Trueba) 9 izendapenekin.

Betiko emanaldia ez dutela egi nahi adierazi dute antolatzaileek, baizik eta telebistako saio bat. Radio Euskadiko Boulevard saiorako elkarrizketa batean, igande honetako sari banaketari eta saio dibertigarria egiteko beharrari buruz mintzatu da Alex de la Iglesiak. "Bataio bat dibertigarri bihurtzearen antzekoa da", onartu du. Bestalde, Hugh Jackman bezala abesten eta dantza egiten ez duela bere burua ikusten adierazi du Andreu Buenafuentek. Lehenengo aldiz emanaldi honen gidari izateko Billy Cristalen umorean oinarritzea nahiago du honek.

Aurkezle katalanarrak eta zinemako beste 20 pertsonaiek egindako laburmetrai batzuk proiektatuko dira gauean zehar. Antolatzaileek adierazi dutenez, "sexu apur bat" ere egon daiteke emanaldian. Next Limit Espainiako efektu berezien enpresak, Oscar sari tekniko bat dutenak, "sorpresa txiki bat" prestatu du. Horrekin batera, Andreu Buenafuente ikusiko dugu dantza egiten eta tigre bati janaria ematen, emanaldiaren bideoetan antzematen den legez.

Goya sari bat eman nahi duzu?

Lehendabiziz, lehiaketa interreragile bat jarri du martxan Akademiak. Honen irabazlea Goya sari bat ematera igoko da eszenatokira. Gainera, espainiar zinemako ordezkari nagusiekin batera aguas gozatzeko aukera eskainiko zaio irabazleari.

Albisteak (2)

Bideoak (1)