Bengoetxea eta Zabalaren aurka
Binakakoa: Gonzalez eta Laskurain, nagusi (22-18)
Erredakzioa
Oinatz Bengoetxea eta Ibai Zabala binakako txapelketatik kanpo gelditu dira partida hau galdu eta gero.
Gonzalez eta Laskurainek irabazi zuten atzoko lehia Urretxuko Ederrena frontoian (22-18). Oinatz Bengoetxea eta Zabala ez ziren gai izan Aspeko bikotea gainditzeko, izan ere, Ibai Zabala atzelariak material eta maila aldaketa sufritu baitzituen.
Partida honen ostean, Bengoetxea VI–Zabala bikotea, binakako txapelketatik kanpo gelditu dira, ezin izango baitute finalerdietako ligatxora pasa. Garaipen honekin, Gonzalez eta Laskurainek, hurrengo fasera pasatzeko aukerak gordetzen dituzte oraindik.
Gaur 18:00etan, txanda Martinez de Irujo–Beroiz eta Berasaluze VIII–Beginorentzat izango da Iruñeako Labrit frontoian