Kontzertu ekonomikoa
Kontzertuari buruz PPk "aurre egitea" saihesten duela dio Pastorrek
Erredakzioa
PSE-EEko bozeramaleak EAEko PP kritikatu du Gaztela eta Leon eta Errioxak euskal Kontzertu ekonomikoaren "blindatzearen" kontra egin nahi dituzten helegiteengatik.
Gaztela eta Leon eta Errioxak euskal Kontzertu ekonomikoaren "blindatzearen" kontra aurkeztuko dituzten helegiteen inguruan, Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaleak "aurre egitea" saihestea leporatu dio EAEko PPri.
Pastorrek adierazi duenez, "Madrilen eta hemen postura ezberdinak mantendu behar dituztenez, egoera deserosoan egotea ulertzen" du, baina "Gaztela eta Leongo eta Errioxako sozialistei helegite horien bitartekari izatea leporatzea broma desegokia da, PPk bi komunikate horietan gobernatzen baitu gehiengo absolutuarekin".
PSE-EEko bozeramaleak EAEko PPri, Rajoyri eta aurretik haipatutako komunitateetako presidenteei "ardura" eskatu die "adostutako kontzertuak ez baititu Gaztela eta Leongo eta Errioxako biztanleak erasotzen".
EAJ ere kritikatu du "etsipenaren" oposizioa egiten ari direlako, PSE-EEri "legitimazioa kentzeko".