Itxi

Anoeta

Reala-Nastic (1-0): Claudio Bravoren golak hiru puntu balio ditu

Erredakzioa

Claudio Bravo atezainak partidako gol bakarra egin du falta jaurtiketa batekin. Taldekideek sartu ezin izan dutena sartu du txiletarrak.

Realak 1-0 irabazi dio Tarragonako Nastici Claudio Bravo atezainaren gol batekin. Txiletarrak falta jaurtiketa batekin egin du gol erabakigarria.

Noizean behin jokaldi bakar batek partida osoaren laburpena egiteko balio izaten du. Astelehenetako kirol-eztabaida guztietan hizpide izaten da. Mota horretako jokaldi bat ikusi dute Anoetara gerturatu diren futbol-zaleak. Claudio Bravok, atezainak, partidako gol bakarra egin du.

Lehenengo zatiko 44. minutua. Griezmanni falta argia egin diote area ertzean. Claudio Bravok, zaleen eta taldekideen harridurarako, berdegunea zeharkatu du eta baloia hartu du. Soropilean kokatu, abiada hartu, jaurti eta gola. Atezain txiletarraren jaurtiketa bortitzak sarea aurkitu du giza-hesian jo ostean.

Zoramena Anoetan. Atezaina erdian. 1 zenbakia guztien hizpide. Harmailetan "Bravo, Bravo" oihuak. Argazkiak atezainaren bila, golegilearen bila. Ez ohikoa, baina zirraragarria. Futbola bere punturik gozoenean.

Claudio Bravok bere taldekideek ezin egin izan zuten gola egin zuen. Aukera ugari sortu zituzten txuri-urdinek, baina Aranburu, Nsue eta Griezmann ez ziren fin ibili ate aurrean.

Hortaz, Realak azkenera arte sufritu behar izan zuen. Talde katalana baino hobeak izan ziren, baina errenta eskasak ez zuen amaiera lasaia ahalbidetu Anoetan.

Fitxa teknikoa:

Reala: Bravo;Carlos Martinez, Ansotegi, Labaka, De la Bella; Rivas, Elustondo(Bergara, 86''), Nsue, Aranburu, Griezmann (Songo''o, 89''); Bueno(Agirretxe, 5'').

Nástic: Ruben Pérez; Mingo, Biel Medina(Parri, 66''), Jorge, Fachan; Miguel Angel, David Medina, Roberto(Walter, 60''), Redondo, Jose Mari (Alex Cruz, 48''); N''Gal.

Gol: 1-0, 45'': Bravo.