Langile bat hil zen asteburuan
24 orduko lanuztea Petronorren azken lan istripua salatzeko
Erredakzioa
Lan etenaldia 06:00etan hasi da gaur biharko ordu berdinean amaituko da. Enpresa batzordeak langilearen heriotza salatu nahi du, "lan istripuen gaitzarekin amaitzeko".
Petronorreko enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea deitu du, gaurko 06:00etan hasita, larunbatean Muskizeko lantegian hil zen langilearen heriotza salatzeko.
Istripuaren berri izan ostean, batzordea bildu egin zen eta lana astelehenean 06:00etan etetea adostu zuten.
Batzordetik senideei eta lagunei errespetua adierazi nahi diete, "lan istripuen gaitzarekin amaitzeko beharra" azpimarratuta.
Gainera, gaur 08:00etan biltzar orokorra egingo dute.