Bartzelonan
Gizon bat atxilotu dute emazte ohia hiltzea egotzita
Erredakzioa
Emakumeak 36 urte zituen eta gorpua AP-7 autopista ondoan aurkitu dute, San Sadurni d'Anoian. Iragan asteartean desagertutzat eman zuten biktima.
40 urteko gizon bat atxilotu egin dute bere emazte ohiaren heriotza leporatuta, Alcoverren, Tarragonan.
Emakumeak 36 urte zituen eta jatorriz bielorrusiarra zen, eta bere gorpua atzo aurkitu zuten AP-7 autopistaren ondoan, Sant Sadurni d''Anoian (Bartzelonan). Biktima desagertuta zegoen iragan asteartetik.
Senar ohia iragan asteazkenean atxilotu zuten, Poliziak biktimaren etxebizitzan "krimen aztarnak" aurkitu baitzituen eta hilketan parte hartu zuenaren susmoa ere zuten.
Atxilotuaren adierazpenei esker, agenteek biktimaren gorpua aurkitu dute.