Hauteskundeak
Yanukovich, Ukraniako hauteskundeetako irabazle ofiziala
Erredakzioa
Timoshenko lehen ministroaren arabera, faltsututako botoak milioi bat baino gehiago dira eta auzitegian hauteskundeen emaitzen kontra egingo duela adierazi du.
Hauteskunde Batzorde Zentralak Victor Yanukovich Erregioetako Alderdiko liderra onartu du Ukraniako presidente gisa.
Yulia Timoshenko lehen ministroak aldiz, ez du porrota onartu nahi eta hauteskundeetako emaitzen kontra egingo du auzitegian.
Yanukovichek galtzaileak baino 3,48 puntu gehiago lortu zituen iragan igandean egin zuten hauteskundeen bigarren biran.
Yanukovichek biztanlegoaren babesaren % 48,95 lortu zuen, 12.481.266 botorekin eta Timoshenkok % 45,47 eskuratu zuen, 11.593.357 botorekin.
Timoshenkoren arabera, iruzurra izan da eta milioi bat boto baino gehiago faltsutu dituzte eta Auzitegi Gorenera joko du, emaitza ofiziala baliogabetu dezaten.
Erregioetako Alderdiaren ordezkarientzat Timoshenkoren adierazpenak Ukraniarengatik arduratzen ez den pertsona baten hitzak dira. "Yanukovichi aurka egiten diotenek herrialdearen egoera ezegonkortu nahi dute", adierazi dute Yanukovichen alderditik.
Hainbat atzerriko buruzagik, Barack Obama AEBetako presidenteak edo Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak adibidez, ontzat eman dute Yanukovichen garaipena.