Itxi

Tendentziak

Keith Haring artistaren omenezko bilduma atera du Hilfigerrek

Luzia Zugadi

Erredakzioa

80. hamarkadako artista estatubatuarraren diseinuetan inspiratutako oinetakoen bilduma atera du hain zuzen ere Hilfigerrek.

Keith Haring artistaren ikonografia modan da oraindik ere. Esparru ezberdinetan ikus daiteke: dekorazioan, diseinuan eta modan, besteak beste.

Duela hilabete batzuk Zara enpresak estatubatuar honen artelanak kamiseten bilduma batean irudikatu zituen eta orain Tommy Hilfiger diseinatzaileak bide bera hartu du. Hain zuzen ere, 80. hamarkadako modako artista honen diseinuetan oinarritutako oinetakoen bilduma kaleratu du Hilfigerrek.

Horretarako, Keith Haring Elkartearekin lan egin du eta elkarlanean, euritarako bota eta kirola egiteko zapatila hauek diseinatu dituzte.