Itxi

Mallorcako Ciutat de Palman

Pistako txirrindularitza: Olaberria, Peralta eta Elorriaga, nagusi

K.I.

Erredakzioa

Bost aste falta dira Copenhaguen munduko txapelketa egiteko, eta prestakuntza bide onetik doa txirrindulari hauen kasuan.

Igandean pista txirrindularitzako Ciutat de Palma txapelketa burutu zen. Unai Elorriaga, Juan Peralta, eta Leire Olaberria izan ziren irabazleak.

Sailkapen nagusia proba ezberdinetako postuen batuketa eginda osatu zen. Leirek Keirin proba irabazi egin zuen eta puntuaketan bigarren sailkatu zen. Gizonezkoena bi zatitan banatua zegoen, abiadura batetik eta iraupena bestetik. Elorriagak iraupen sailkapena irabazi zuen, puntuaketan bigarren postua eskuratu zuen, Madison proban garaipena lortuz. Abiadura sailkapena Juan Peralta nafarrak eskuratu zuen, honetarako Keirina irabazi zuen eta abiaduran bigarren sailkatu. Ana Usabiaga laugarren izan zen sailkapen nagusian.

Bost aste falta dira Copenhaguen munduko txapelketa egiteko, eta prestakuntza bide onetik doa txirrindulari hauen kasuan.